Dena prest Minbiziaren aurkako V. Elkartasun Martxarako

18.10.19
Gizartea

Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Ermuko Toki Batzordeak Minbiziaren aurkako bosgarren Elkartasun Martxa antolatu du igande honetarako, hilak 20, gure udalerrian. Jai giroa ziurtatuta dago, aurten ere dortsal guztiak agortu baitira: 3.800 guztira, aurreko edizioan baino 200 gehiago.

Aurtengo marea hori fosforitoa eta grisa izango da, horiexek baitira parte-hartzaileek jantzi beharko dituzten kamiseten koloreak. Martxa 11:00etan aterako da Orbe Kardinala plazatik, puxika zuri eta berdeak askatu ondoren, eta ibilbideak 3.400 metro beteko ditu udalerriko kale nagusietan barrena: Zubiaurretik Okin Zurira -Frankfurteko kantoira-, Goienkale -Musika Eskolaraino-, Izelaieta, Baldespina Markesa, Zubiaurre, Probaleku, Diputazio, San Pelaioko parkeari itzulia eman, VI Mendeurrena, Okin Zuri, Goienkale, Zubiaurre, eta hortik helmugara, Orbe Kardinala plazara.

Martxa ez da abiadura proba, eta paseatuz zein korrika egin daiteke. Amaitzean, parte-hartzaile guztiek poltsa bana jasoko dute fruta eta urarekin. Horrez gain, fotomatoi bat egongo da eta bertan argazkiak atera ahal izango dira oroigarri gisa, eta Antxitxiketan taldeak haurrentzako jolasak eskainiko ditu.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, martxak aseguru bat du, eta bertan parte hartuko duten pertsonen edozein gorabehera estaliko du, saldu dituzten 3.800 dortsalekin eta aurtengo edizioko kamisetekin badoaz. Jendeari parte ez hartzeko eskatzen diote, 2019ko dortsalik eta kamisetarik ez badute.

Martxak DYAko bi anbulantziaren laguntza izango du, edozein gorabeherari aurre egin ahal izateko.

Zozketak parte-hartzaileen artean

Berrikuntza gisa, aurten opari ezberdinen zozketak egingo dituzte martxaren amaieran. Ekimenean parte hartzen duten pertsona guztiek izango dute sariak irabazteko aukera, dortsala izango baita errifa horietan jokatzen duten zenbakia. Beraz, ekitaldi guztiak bukatu arte dortsala gorde beharko dela gogorarazi dute antolatzaileek.

Minbiziaren aurkako ikerketa

Elkartasun martxa horren helburua minbiziaren gaixotasuna ikertu ahal izateko dirua biltzea da. Aurten, Ermuan bildutako dirua prostatako minbizia ikertzeko bekara bideratuko da, Ana Zubiaga eta Ainhoa Iglesiasen zuzendaritzapean Mohadasse Hamidi Hamidi doktorea garatzen ari den E2F-TK1 ardatza gobernatzen duen gailua minbiziaren terapian jomuga tituludun ikerketara, hain zuzen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu