Burgosen podio bi lortu ditu asteburuan Aitor Hernandezek

21.10.19
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua-Innpulso etxeen babesa duen) txirrindulariak birritan igo da podiora azken asteburuan Burgosen korritu izan dituen bi lasterketetan. Larunbatean, Medina de Pomarren bigarren izan zen helmugan eta atzoko igandean hirugarren Villacayon. Aste honetako ostegunean herriko Mikologiaren Lagun elkartearengandik omenaldia jasoko du, urtero antolatzen dituzten jardunaldien baitan. Ekimena plazan egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.

Bailara berberean (Merindadeetan) eta tarteko ordu gutxi batzuk besterik izan ez arren, lasterketa oso desberdinak izan dira; larunbatean lehor eta igandean oso euritsu eta lokaztuta. Txirrindulari ermuarrak egun bietan moldatzen jakin izan du eta Xabier Muriasek irabazitako bietan ohorezko lekua lortzeko gauza izan da. Villarcayokoan esanahi berezia izan izan zuen lokatzak eta Aitorrek baldintza hori ondo aprobetxatu zuen, tarteka erritmo markatu eta proba buru izatea lortu baitzuelako.

Atzoko proba amaitu ostean honako hitzekin baloratzen zuen Hernandezek lortutakoa “asteburuko balantzea positibotzat jotzen” zuen Specialized-Ermua Innpulso etxekoen babespekoak. “Bi egunetan borrokatu eta aurrean egon naiz, garaipenetik hurbil, segundo batzutara, hortaz pozarren. Hobetzen jarraitzen dut eta asteburuko podio garrantzitsu hauek motibatu egingo naute, hurrengo asteburuko probei begira; Espainiako Kopa hasiko eta etxean nazioarteko proba bi izango ditudalako. Maila altua izango da eta onenen artean egoten saiatuko naiz” gehitu zuen kirolari ermuarrak.

Testuari laguntzen dion argazkia @Fraile Eriz autorearena da, egileari dagozkiolarik irudiaren eskubide guztiak.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira