Zabalik daude Udal igerilekuetako aldagela berrituak

22.10.19
Kirolak

Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko igerilekuetako aldagelak irekita daude berriro, instalazioak eraberritu eta hobetzeko lanak egin ondoren. Horrela, pasa den ostiral arratsaldetik, hilak 18, zabalik daude erabiltzaile guztientzat.

Erabateko erreforma honen helburua erabiltzaileei eta Ermuko ikastetxeei eskaintzen dieten zerbitzuaren kalitatea hobetzea izan da. Horrela, instalazioak sakon berritu dira, hobetzeko eta modernizatzeko, eta, gainera, erabilera-erosotasun handiagoa eskaintzen dute. Aldi berean, osasun araudira egokitu dira, eta irisgarritasun arazo ezberdinak konpondu dira.

Eraikinaren beheko solairuan dagoen aldagelen guneak 205 metro koadroko azalera erabilgarria du. Azken hilabeteetan egindako lanen artean, honako hauek daude: barruko trenkaden eta sabai aizunen eraispenak, arotzeria altxatzea, tresna sanitarioak eta iturgintzako instalazioak; trenkada, alikatatze, manpara, arotzeria eta pintura berriak egitea; eta aireztapena eta instalazio elektrikoa berritzea.

Ermuko Udalak El Corte Inglés Empresas enpresari esleitu zion obraren kostu osoa 191.173,90 eurokoa izan da, BEZa barne.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira