Ostegunetik igandera bitartean gauzatuko dira XXXII. jardunaldi Mikologikoak

23.10.19
Gizartea

Udaren ostean udazkena iritsi zaigu eta berarekin bat, hainbat aldaketa paisaia nahiz naturan. Hotz-beroa jaitsi egin da; zuhaitzen hostoek kolorez aldatu dute eta hosto erorkor espezienak jauzi ere bai; mahatsaren uzta biltzen dugu eta basoek fruituz betetzen zaizkigu. Perretxiko eta onddoen denboraldi betean gaude, naturaren bitxietako bat, gero eta estimatzen direnak. Hori horrela, Ermuan ohiko ditugun mikologia jardunaldiak izanen ditugu, aurten XXXII. edizioa beteko dutenak. programa ofizialari bihar emango zaio hasiera, kirolari dedikaturiko egunean.

Aitor Hernandez txirrindulariari omenaldia egingo zaio

Biharko ostegunetan hasiera emango zaio jardunaldien egitarauari. Biharkoa kirolaren eguna izango da eta, Aitor Hernandez txirrindulariari omenaldia egingo zaio. Ermuarra Euskaltel talde profesionalean korritu zuen orain urte batzuk eta azkenengoetan zikloklosean buru-belarri dabil, espainiako txapeldun eta guzti izan delarik hainbatean. Omenaldi edo gorazarre ekitaldia Orbe Kardinalaren plazan izango da, arrsatseko 7 eta erdietatik aurrera, eta bi ordu geroago, antolatzaile eta omenduen elkarrekin afaria egingo dute.

Ostiralean, Pablo Garcia Azkarate Bizkaiko Mikologia Federazioko presidenteak eta Pedro Castro Sanchez adituak hitzaldi didaktikoa eskainiko dute 19:00etan Lobianon. “Epe laburreko intoxikazio txikiak” da hitzaldi horren izenburua. Bikotea azken boladan sarrien ematen diren intoxikaziak hitzpide hartuko dituzte.

Perretxikoak bildu eta sailkatuko dira larunbatean eta erakusketan jarriko igandean

Larunbatean ez da etenik izango, goizean goizetik inguruko mendietara txangoa egingo baita espezie bila. Gero, arratsaldeko 16:00etan, parte hartzaileak plazan bilduko dira jasotakoarekin hautaketa eta sailkapena egiteko. Eguna borobiltzeko, musika egongo da eta Oliver magoak emanaldia eskainiko du 18:30etik aurrera.

Igandean amaituko dira jardunaldiak, aurreko egunean bildutako eta sailkatutako espezieen erakusketarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera egongo da ikusgai Orbe Kardinalaren plazan, eta musika, dastaketa, eskulanak izango dira eta laguntzaileei oroigarriak banatuko zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude