Elektrodo estali bidezko soldadura ikastaroa langabetuentzat

25.10.19
Ekonomi Sustapena

Eibarko Armeria Eskolak elektrodo estalizko eta TIG bidezko soldadura ikastaroa antolatu du langabezian dauden pertsonentzat. Ermuko Udala eta Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua, elkarlanean arituko dira ekimen honetan, enplegua lortzeko itxaropen handia duen sektore horretan prestakuntza eskaintzeko.

Datorren ostegunean, urriaren 31n, informazio saio irekia egingo da 11:00etatik 12:00etara Lobiano Kultur Gunean, interesa duten guztiek ekimenaren inguruko informazioa jaso eta zalantzak argitu ditzaten.

Soldadura ikastaroak 740 orduko iraupena izango du, eta prestakuntza osatzen dutenek 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute.

Ekimena fase ezberdinetan banatzen da. Ermuko Udala arduratuko da orientazio faseaz, eta bertan herriko langabetuei elkarrizketa pertsonalak egingo zaizkie. Ondoren, Armeria Eskolak 12 eta 15 parte-hartzaile artean hautatuko ditu proiekturako. Era berean, ekimena inguruko enpresei aurkeztuko zaie, ikastaroa amaitu ondoren parte-hartzaileek bete ditzaketen lanpostuak identifika ditzaten.

Prestakuntza-fasean, ikasleek kualifikazio informazio espezifikoa jasoko dute, baita zeharkako beste gaitasun batzuk ere: planoak interpretatzeko oinarrizko nozioak, autoenpleguari buruzko informazio-jardunaldietara joatea eta ekintzailetza-balioak.

Prestakuntza aprobetxamenduz gainditzen duten pertsonei laguntza ekonomikoa emango zaie, joan-etorrien gastuak ordaintzeko beken bidez. Gehienez 6 homologazio eskainiko zaizkie prestakuntzan emaitza onenak lortzen dituzten pertsonei. Laguntza horiek banatzeko irizpideak prestakuntza-ekintzaren hasieran ezarriko dira.

Proiektuaren azken fasea lan-aktibazioa izango da, eta parte-hartzaileen laneratzea lortzeko laguntza emango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus lerro hauen azpian dagoen hitzaldiaren kartela.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du