Mikologiaren Lagun elkarteak omenaldi beroa eskaini dio Aitor Hernandez txirrindulariari

25.10.19
Gizartea

Herriko ‘Mikologiaren lagun elkarteak’ Aitor Hernández Gutiérrez txirrindularia omendu zuen bart arratsean, herriko plazan egindako ekitaldian, zeinak urtero antolatzen dituzten jardunaldien eta aurten hogeita hamabigarren edizioa irekitzen zuen. Atzokoa kirolari dedikaturiko eguna zenez eta ohikoa dutenez, herriko kirolari baten lorpenak eta ibilbidea aintzat hartu eta jendaurrean zoriondu zuten. Aitorrek eskerrak eman eta ohoretzat jo zuen, bere hasi zenetik gaur arteko ibilbidea laburtuz. Profesional gisa lortutakoak –garaipenak- azpimarratu zituen eta Euskaltel ekipoko txirrindulari izan zela aipatu. Gaur egun ziklokrosean murgilduta dago, espezialitate horretan Espainiako txapeldun izan delarik birritan, txapeldun orde beste batean eta hirugarren sailkatu baita ere. Jarraian, elkartekideak eta kirolariak elkarrekin afaldu zuten jatetxe batean.

Gaurkoan, Pablo Garcia Azkarate Bizkaiko Mikologia Federazioko presidenteak eta Pedro Castro Sanchez adituak hitzaldi didaktikoa eskainiko dute 19:00etan Lobianon. “Epe laburreko intoxikazio txikiak” da hitzaldi horren izenburua. Bikotea azken boladan sarrien ematen diren intoxikazioak hizpide izango dituzte.

Perretxikoak bildu eta sailkatuko dira larunbatean eta erakusketan jarriko igandean

Larunbatean ez da etenik izango, goizean goizetik inguruko mendietara txangoa egingo baita espezie bila. Gero, arratsaldeko 16:00etan, parte hartzaileak plazan bilduko dira jasotakoarekin hautaketa eta sailkapena egiteko. Eguna borobiltzeko, musika egongo da eta Oliver magoak emanaldia eskainiko du 18:30etik aurrera.

Igandean amaituko dira jardunaldiak, aurreko egunean bildutako eta sailkatutako espezieen erakusketarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera egongo da ikusgai Orbe Kardinalaren plazan, eta musika, dastaketa, eskulanak izango dira eta laguntzaileei oroigarriak banatuko zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du