Aurtengo udako argazkirik onenak ikusi nahi?

29.10.19
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak ezagutzera eman ditu 2019ko Oporretako Argazki Lehiaketako irudi irabazleak.

Aurten 45 argazki aurkeztu dira lehiaketara: 18 kamera digitalen kategorian eta 27 argazki mugikorren modalitatean. Kategoria bakoitzean bi lan saritu dira, eta aurten, saritutako pertsona guztiak Ermuko herritarrak izan dira.

Kamera digitalen modalitateko irabazlea Asier Casas Rodriguez izan da, Islandian ateratako Abandonados izeneko argazkiari esker. Irudia 300 eurorekin saritu dute. Oscar Blanco Gutierrezen Mi persona favorita argazkiak eskuratu du bigarren saria, 200 eurokoa. Portugalgo El Algarven ateratako irudia da.

Mugikorren kategoriari dagokionez, Ruth Garcia Benavides izan da irabazlea, Suitzako Murten/Morat lakuanateratako La calma antes de la tormenta irudiarekin. Garciak 200 euroko saria lortu du horrela. Bigarren sailkatua Iratxe Marcos Lejardi izan da, Chamonix-Montblancen ateratako Conquistando cimas lanarekin.

Lerro hauen azpian ikus ditzakezue saritutako lau irudiak.

Lehiaketara aurkeztutako lanak Lobiano Kultur Gunean ikusgai egongo dira doako erakusketa batean, abenduaren 2tik 15era bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu