Martxora arteko igande eta jaiegunetako goizeetan zabalik egongo dira fitness eta kardioko aretoak

30.10.19
Kirolak

UKEk iragarri du fitness eta kardio aretoek astean zehar duten ordutegia lau orduz luzatu dutela, igande eta jai egunetako goizetan zabalik izango direlako martxora bitartean. Igande eta jaiegunetako ordutegia hau indarrean egongo da datorren urteko martxora arte, datorren asteko igandetik, azaroaren 3etik hasita. Areto biak zaintza eta begirale aditu bat izango dute, erabiltzaileei aholkatu eta laguntzeko.

Azaroko lehen asteburutik erabiltzaileek igande eta jai egunetan ariketa fisikoa egiteko aukera izango dute, goizeko 9:00ak eta 13:00ak bitartean. Asteko gainontzeko egunetan aretoak ohiko ordutegia mantentzen du, zabalik izanez goizeko 8:00etatik 21:30era astegunetan eta 9:00etatik 13:00etara larunbatetan.

UKEko monitoreek bertan egongo dira aretoak zabalik dauden orduetan aholkuak eta zaintza lana egiteko. Monitoreek erabiltzaileen neurrira egindako jarduera fisikoko programa pertsonalizatuen planifikazioa, programazioa eta ebaluazioaz arduratuko dira.

Aretoen eta bertan dagoen ekipamenduaren ezaugarriak

Fitness aretoak guztira 535 m2ko azalera du, horretan entrenamendu kardio baskularrerako, barne ziklorako, indarraren entrenamendurako, pisu askerako eta luzaketentzako gune ezberdinak daudelarik.

Ekipamenduak egun 100 leku baino gehiago ditu: korrika egiteko 6 zinta; 9 eliptika, horietariko bat ibilkera aldakorrekoa dena; 5 step; 2 arraun; 6 bizikleta bertikal; 4 bizikleta etzangarri; 2 eskaladora, barne zikloko 29 bizikleta, ziklo-gymerako 2 beste bi, muskulaziorako 25 makina; 6 banku; mankuernak; 2 TRX; 4 espaldera; oreka eta propiozepzioa lantzeko ekipoak eta luzaketak burutzeko 6 postu.

Ordutegi luzapen horrek egun fitness ikastaroan edo Premium tarifan alta emanda duten ehunka erabiltzaileei eragingo die zuzenean eta inolako gain-kosturik gabe.

Neurri honekin, UKEk eutsi egiten dio kirol eskaintza muturreraino eguneratzeko eta hobetzeko konpromisoari, egungo eskarira egokituz, azken urteotan etengabe eta pixkanaka hazten jarraitzen duelako.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira