Negulekuetako ekintzez gozatzeko prest?

31.10.19
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara Sailak Gabonetako aisialdiko jarduerak antolatu ditu 2019rako.

Deialdia Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Zortzi egunez egingo dituzte jarduerak, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra arte. Ekintza hauen helburua haur eta gazteei euskara normaltasunez erabiltzeko aukera emango dien beste esparru bat eskaintzea da, lagunartean jarduera dibertigarriak egiten dituzten eta ongi pasatzen duten bitartean.

Programazioa aurreko urteetakoaren antzekoa izango da, eta behin parte-hartzaileen kopuru zehatza ezagututakoan zehaztuko da. Udalak Antxintxiketan aisialdiko begiraleen herriko taldearekin elkarlanean dihardu programa eta jarduerak prestatzeko.

Izena emateko epea azaroaren 4an, astelehenean, hasiko da, eta 12ra arte (asteartea) egongo da zabalik. Udalekuetan parte hartu ahal izateko, lehenik eta behin, bankuan ordaindu beharko dira tasak: 51,82 euro parte-hartzaile bakoitzeko. Bi anai-arreba edo familia ugariko kide izanez gero, pertsona bakoitzak 41,45 euro ordaindu beharko ditu. Tasak Negulekuak 2019 kontzeptuarekin ordainduko dira, kontu-zenbaki honetan:

Kutxabank: ES89 2095 0040 6091 1099 0751

Ondoren, izena emateko eskaera bete beharko da Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan edo, aurrez aurre, Abiapuntu bulegoan (Konbentukoa, 3, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara), bankuko abonua erantsita. Ez dago plaza mugarik, beraz, izena ematen duten pertsona guztiak automatikoki onartuak izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik