Asteburu zoragarria izan da Aitor Hernandezentzat; hiru garaipen jarraiko hiru lasterketetan

04.11.19
Kirolak

Aitor Hernandez txirrindulariak (Specialized-Ermua Innpulso marken babesa duenak) asteburu zoragarria izan du; segidako hiru egunetan ziklokroseko hiru lasterketa eta beste horrenbeste garaipen: Legazpin, Colindresen (Kantabrian) eta Berrizen. Ostiralean, Euskal Federazioak antolatutako egutegiaren laugarren proban garaile izan zen; Legazpiko IX. Ziklokrossean. Larunbatean Kantabriako Colindres herrian sasoitsu dagoela erakutsi, lasterketa burua hartu eta helmugara lehena iritsi zen Miguel Sanchezen aurretik, 45 segundo aurretik. Atzokoan, etxetik hurbil, Euskadiko bosgarren proban, Berrizko Ziklo-krosa Sari Nagusian, garaile izan zen baita ere. Zirkuitu oso lokaztuta eta teknikoan aurrea hartu eta indartsu dagoela erakutsi zuen beste behin, helmuga zeharkatu Jon Munitxa bigarren sailkatua baino minutu bat aurretik.Ermuarra oso pozik zegoen, asteburuan egindako lanaz eta lortutako emaitzaz.

Atzoko proba amaitu ostean Hernandezek honako balorazioa egin zuen: “Ateztutako asteburua izan da, borobila. Gaurkoa teknikoki zoragarria eta indarrari dagokionez, gero eta sasoitsuago nago. Zirkuituak lokatz asko eduki du, azken egunetan bota dituen euriagatik. Nire estrategia azken egunetakoaren berdina izan: karrera hasi berri erasotzea, ihes egin eta bakarrik korritzeko tarteari eutsita. Ondo atera zait hiru egunetan. Minutuko abantaila hartu diot bigarren Jon MUnitxari eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu. Astean zehar errekuperatu, atseden hartu eta astebururako prestatu; bi karrera korrituko baititut; Arbulun eta Karrantzan, azken hau nazioartekoa”.

Argazkia @javilinares1 egilearena da, eskubide guztiak autorearenak izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke