Azken egunak Jubilatuen Etxeko taberna-kafetegia kudeatzeko hautagaitzak aurkezteko

06.11.19
Gizartea

Ermuko Udalak zabalik du Ermuko Pasialeku Jubilatuen Etxeko taberna-kafetegiaren kudeaketaz arduratzeko lehiaketara hautagaitzak aurkezteko epea. Epea ostiral honetan, azaroaren 8an, amaituko da, 15:00etan.

Lehiaketaren irekiera joan den urriaren 24an argitaratu zen Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman. Aurkeztu nahi duten pertsonek epea amaitu baino lehen entregatu ahal izango dute euren proposamena Abiapuntuko bulegoan (Konbentukoa, 3).

Proposamen ezberdinak jasotzen dituzten plikak datorren asteartean, azaroaren 12an, irekiko dira. Lizitazio berrian, kontratuaren indarraldia 2 urtekoa izango da, beste bi luzatzeko aukerarekin.

Baldintzak Ermuko Udalaren webgunean edo Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan