San Martin azoka, 30. urteurrena ospatzeko prest

08.11.19
Euskara

Ermuak San Martin azoka tradizionala ospatuko du larunbat honetan, azaroak 9. Euskal Birusa elkarteak antolatzen duen ekitaldiak XXX. edizioa beteko du aurten, eta eguraldia lagun izango ez dela dirudien arren, jaia ziurtatuta dago gure herrian.

Antolatzaileek azokan parte hartuko duten postuen zerrenda eman dute jakitera, eta guztiek euren produkturik onenak hurbilduko dituzte gure udalerrira. Hala, hamar fruta eta barazki postu izango ditugu, zortzi gaztarenak, hamar ogiarenak, hiru eztiarenak, hiru sagardo eta txakolinarenak eta beste sei postu askotariko elementuak saltzeko, hala nola, marmelada ekologikoak edo algak.

Postu horiek guztiak Orbe Kardinala plazan eta Probaleku eta Zubiaurre kaleetan kokatuko dira.

Eskolabarri, Ermua BHI eta San Lorenzo ikastetxeek ere euren instalazio propioak jarriko dituzte San Martin plazan, herritarrei janaria eta edaria eskaintzeko.

Bestalde, artisautzako 16 postu ere jarriko dira azokan, eta bitxiak, xaboiak, arropa, portzelana eta eskulanak erakutsi eta salduko dituzte, besteak beste. Elementu horiek guztiak Santiago plazatxoan, Baldespina Markesa kalean eta elizako arkupeetan kokatuko dituzte.

Jardueren programa

Azoka 11:00etan irekiko dute jendearentzat, Urkabustaizko joaldunen, Musika Eskolako trikitilari eta txistulari gazteen eta Arrasateko gaiteroen kalejirekin. Haurrek Kulki taldearekin jolasak izango dituzte San Martin plazan, eta artaldea eta 5 asto Errekaldetik Baldespinara lekualdatzen hasiko dira.

Eguerdian emango zaio hasiera jantzi tradizionalen argazki lehiaketari. Ordu erdi geroago, euskal dantzen erakustaldia eskainiko du Txindurri taldeak. Arratsaldeko ordubatean herri kirol erakustaldia hasiko dute Izelaietan eta ordu erdi geroago postu lehiaketako eta erakusleihoetako sariak banatuko dituzte. Arratsaldeko seietan erromeria hasiko da plazan Luhartz taldearekin. Zazpietan Arrasateko gaiteroen kalejira izango da; errifak egingo dira eta argazki lehiaketako irabazlea nor izan den jakinaraziko da. Larraindantzarekin amaituko da egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko