Liburutegiak tokiko albisteen eta prentsa historikoaren bilduma zabaldu du

08.11.19
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Tokiko Bilduma garatzen jarraitzen du, udalerriaren historiaren ezagutzan sakontzeko asmoz. Horretarako, azken Enplegu Planaren barruan Historian lizentziatua den pertsona bat kontratatu du erakundeak; uztailetik, XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako Ermuari buruzko berrien bilaketa eta bilketa egiten ari da, hemeroteka eta artxibo historikoetan.

"Prentsa historikoko ikerketa honek Ermuan garai hartan hiru esparruren artean ezartzen ziren harremanak bistaratzen laguntzen digu: Orbe familia, karlismoa eta armagintza industria", dio Marifran Iparraguirre ikerketaren arduradunak.

Bildutako dokumentuak eta albisteak Bertako Bildumaren funtsera gehitu dira, udalaren webguneari dagozkion ataletan. Zehazki, Ermuko Seme-alabei buruzko berrikuntzak daude, Orbe familiari buruzko artxiboak eta albisteak sartu baitira. Kategoria berriak gehitu dira, non herriko armagintza industriari eta Ermuko karlismoari buruzko albisteak jasotzen diren. Horrez gain, Ermuak XIX. mendean izan zuen historiari eta azpiegitura eta obra publikoei buruzko albisteak zabaldu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat