UGTren 130 urteko historia sindikalaren laburpena ikusgai Izarra Centren

13.11.19
Gizartea

''130 años de lucha y conquistas'' melopea duen eta Union General de Trabajadores sindikatuaren (UGT) ibilbidea errepasatzen duen erakusketa ibiltaria ikusgai du Izarra Centre eraikinak

Ermuko Izarra Centre eraikinak —6. solairuan— Union General de Trabajadores sindikatuaren erakusketa ibiltaria ikusgai du atzotik. Bertan, sindikatuaren ibilbidea errepasatuzen da, "130 urteko borroka eta konkistak" izenburupean. Erakusketa hori astebetez egongo da zabalik, datorren astelehenera bitartean, hilak 18ra artre. Erakusketa goizeko 10: 00etatik 20: 00ak arte egongo da zabalik, etenik gabe.

Atzoko irekiera ekitaldian, erakunde autonomiko zein nazionaleko idazkari nagusiak –Raúl Arza eta Pepe Alvarez, hurrenez hurren–, Juan Carlos Abascal alkatea, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburua, Mª Jesús Carmen San José eta Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkue izan ziren.

Milaka bisitari jaso eta milaka kilometro egin duen erakusketa

Union General de Trabajadores sindikatuak azken urtean asmo handiko jarduera eta ekoizpen programa bat garatu du, Espainiako lehen sindikatuaren eta Europako bigarren sindikatu zaharrenaren 130. urteurrena ospatzeko.

Erakusketara formatu handiko 20 panel eta 6 bideo ekarri dira. ''130 urteko borroka eta konkistak ''erakusketa ibiltaria milaka lagunek bisitatu dute dagoeneko, penintsulako eta uharteko ia probintzia guztietan.

1888ko abuztuaren 12an sortu zuten sindikatua, Bartzelona hiriko Tallers kalean. Aurtengo udan urtebete gehiago gehitu du, 131.ena, hain zuzen ere.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu