Aitor Hernandez aurrena Alalpardon, eta laugarren Alcobendasen

18.11.19
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso marken babesa duenak) txirrindulariak asteburu ona izan du Madrilen jokatutako proba bietan emaitza onak lortu baititu. Larunbatean denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuen Villa de Alalpardo Sari Nagusian irabazita, estatuko zerrendarako eta 1.33.5 mailako proba puntuagarrian. Igandean, berriz, podiuma ukitu zuen, helmugan laugarren postuan sartuta, Espainiako Koparako puntuagarria zen Alcobendas Hiriko VIII. Ziklo-krosean, zeina Ivan Feijook, 23 urtetik beherako espainiako txapeldunak domeinatu eta irabazitakoa.

Aitor Hernandezen adierazpenak: "Asteburuko balantzea positiboa da, garaipen eta laugarren postu bat lortu baitut, maila handiko jendearekin lehiatuz. Gazteak indartsu datoz: Feijooren karrera ikustea besterik ez dago, zorionak emateko moduko lasterketa egin du, eta horregatik pozik nago nire emaitzarekin. Podiumean egotea gustatuko litzaidake, horretan ahalegindu arren beti, baina hala ere, aurreko asteburuetan baino hobeto sentitu naiz, eta eguneko onenen ondoan egoteko aukera izan dut".

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da