Indarkeria matxistari ezetz esateko ekintza ezberdinak antolatu ditu Ermuak

19.11.19
Berdintasuna

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu datorren astelehenean, azaroak 25. Edozein motatako indarkeria matxistak baztertzen dituen gizartea eraikitzea du helburu borrokarako eta aldarrikapenerako egun horrek. Azaroaren 25eko kanpaina Ermuko Udaleko Berdintasun alorrak bultzatzen duen garrantzitsuenetakoa da, eta datozen egunetarako ekintza ezberdinak antolatu dira herrian. 

Beatriz Gamiz alkateorde eta Berdintasun zinegotziak Eudelek osatutako azaroaren 25eko Erakunde Adierazpena aurkeztu du gaur asteartea, Informazio Batzordean. Testu horretan zehazten denez, “beharrezkoa da ekintzak proposatzea esku-hartzearen alor guztietan: prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa ematean”. 

A25eko kanpainaren barnean egingo diren beste ekintza eta jardueren berri ere eman du Gamizek bileran. Ekitaldi nagusia hilaren 25ean, astelehena, egingo den herritarren kontzentrazioa izango da. 19:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta aurreko urteetan bezala, Erakunde Adierazpena irakurriko da kioskoan.

Ermua Beldur Barik jaialdia

Ostegun honetan, azaroak 21, Ermua Beldur Barik jaialdiaren hamargarren edizioa ospatuko da. Ekitaldia 18:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta tokiko lehiaketara aurkeztu diren lanak ikusi eta onenak sarituko dira. Hiru kategoriatako bakoitzetik garaile bat hautatuko da, eta 300 euroko saria jasoko du. Sari banaketaren ostean, La Basu rap abeslari bilbotarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

Seinale eta eskuzapi bereziak

Berrikuntza gisa, aurtengo A25 kanpainaren barnean lau bide-seinale kokatuko dira herrian, Ermua eraso matxisten aurka leloarekin. Areitiotik herrirako jaitsieran, Izarra Centreko gunean eta Sallabenten eta Okin Zurin, herrira sartzeko bidean, kokatuko dira lau kartelak. 

Gainera, kanpainaren alde grafikoari begira, Udalak milaka ezpainzapi banatu ditu herriko ostalaritza establezimenduen artean, Ermua, eraso sexistarik gabeko herria. Zure papera funtsezkoa da leloarekin. Horrekin batera, puntu lilaren kartela ere banatu zaie denda eta tabernei. 

Azkenik, udaletxea, Emakumeen Topalekua eta Ermua Antzokia more kolorez argiztatuko dira kanpainak irauten duen bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan