2020ko Inauterien kartela hautatzeko lehiaketa zabalduko duela iragarri du Kultura Sailak
Udal kultura sailak iragarri du Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa zabalduko duela. Lehiaketaren irabazleari 500 euroko saria emango zaio, esku-dirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz bidali daitezke urtarrilaren 29ra bitartean. Bertara eraman nahi dutenek, kontutan eduki dezatela bertako ordutegia goizeko bederatzietatik iluntzeko bederatzietara bitartekoa dela. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Goienkale 10, 48260 Ermua (Bizkaia).
Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30 cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoa. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren atalen bat adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2020’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2020ko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak eta harremanetan jartzeko moduak jasotzen dituen txartela sartuko da.
2020ko urtarrilaren 31n kasurako bilduko den epaimahaiak irabazlea nor den erabaki eta haren izen-abizenak ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak saririk ez emateko aukera du, baldin eta haien ustez mailarik izaten ez bada. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude