La anual ‘Gran recogida’ del Banco de alimentos se materializará este fin de semana

20.11.19
Gizartea

Azken urteetan bezala, Gipuzkoako Elikagaien Bankutik zabaldu digute azaroaren 22ko ostiralean, eta 23ko larunbatean “Elikagaien Biltze Nagusia” egingo dela, Euskadi osoan. Bilketa hori urteko garrantzitsuena izaten da, Erkidego osoa hartzen duelako eta boluntario kopururik handiena mugitzen duelako. Eta horrekin batera, herritarren erantzunik eta elikagai kopururik handiena lortzen delako, bankuak bere biltegiak betetzen lagunduaz.

Aurten Ermuan kolaboratuko duten enpresek hauek izango dira: Eroski eta BM.

Kanpaina hau aurrera ateratzeko boluntarioak behar dira, eta horregatik laguntzeko prest daudenek Bergarako arduradunarekin harremanetan jarri behar dute 943 726 190 telefonora deituz edota bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org.e-postontzira idatziz. Izena ematen dutenekin txandak antolatu ahal izango dira, eragin eta bilketarik gehiena egiteko xedez. Arduradunak emango ditu lan ezberdinen inguruko informazio zuzena.

Anima zaitez eta parte hartu, zure laguntza beharrezkoa baita!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu