Hasi da Elikagai Bankuaren bilketa nagusia

22.11.19
Gizartea

Azaroaren 23an, larunbata, amaituko da kanpaina

Gipuzkoako Elikagai Bankuak gaur hasi du urteroko elikagai bilketa nagusia. Egitasmo solidarioa gaur ostirala eta bihar larunbata, azaroak 23, izango da abian Euskadi osoan. Bilketa horri esker aurre egin ahalko zaio 2020ko kanpainari, behar gehiena duten herritarrei oinarrizko elementuak banatu ahal izateko guztia jasotzen baita. 

Kanpainan parte hartu eta elikagaiak eman nahi dituzten pertsonek herriko Eroski eta BM supermerkatuen dendetara jo dezakete. Elikagai Bankuak lehentasunezkotzat ezarri ditu azukrea, kakao hautsa, kontserba latak, haurrentzako elikagaiak, pixoihalak, olioa eta gailetak. Elikagai galkorrak eta edari alkoholdunak ekiditea gomendatzen da. 

Bilketa elkarteak egiten duen urteko ekintzarik garrantzitsuena izaten da, Erkidego osoa hartzen duelako eta pertsona eta denda boluntario kopururik handiena mugitzen duelako. Gainera, elkartearen biltegiak betetzen laguntzen du, herritarren erantzunik eta elikagai kopururik handiena lortzen delako.  

Anima zaitez eta parte hartu, Eroski edo BM dendetara gerturatu eta zure donazioa eginez. Zure laguntza beharrezkoa da! 

Gaur ostirala San Pelaio kaleko Eroskin egiten ari diren bilketako argazkiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan