Aitor Hernandez, zazpigarren Garain eta bigarren Beasainen

25.11.19
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized – Ermua Innpulso) txirrindulari ermuarrak Euskadiko Federazioaren egutegiko bi lasterketa lehiatu ditu pasatu den asteburu honetan. Larunbatean zazpigarren postuan amaitu zuen Garain, eta igandean, aldiz, podiumeko bigarren tokira igo zen Beasainen.

Bizkaiko Txapelketa lehiatu zen larunbatean Garain, urteko helburuetako bat herriko txirrindulariarentzat. Hernandezek, ordea, ezin izan zuen bere ohiko  maila aurkitu, eta zazpigarren amaitu zuen zirkuitu gogorrean, lokatz askorekin eta oinez ibilbide luzea eginda. Gorka Izagirre Astanako txirrindularia izan zen garaile CX Garain, Jon Munitxa eta Miguel Sanchezen aurretik.

Igandean, Aitor Hernandezek sentsazio onak berreskuratu ahal izan zituen Beasaingo Ziklokross Sari Nagusiko bosgarren edizioan lortutako bigarren postu bikainari esker. Ismael Estebanek soilik gainditu zuen ermuarra erabat lokaztutako ibilbidean.

Irteeratik, Specialized – Ermua Innpulso taldeko txirrindularia izan zen liderra, Estebanekiko 30 segundora arteko aldea lortuz. Azken itzulian, ordea, azken horrek erritmoa estutu egin zuen, garaipena lortuz.

"Oso pozik nago gaurko lasterketarekin, batez ere larunbatean benetan gaizki pasatu ondoren, nire bizitzan bizikleta gainean hotzik gehien pasatu dudan egunetako bat izan baitzen. Gaur hasieratik egon naiz lider, nahiz eta azkenean azken itzulian Ismaeli eusteko gas pixka bat falta izan zaidan. Baina zirkuitu gogor hauetan aurrean egotea, hainbeste lokatzekin, oso seinale ona da, eta bide onetik noala esan nahi du ", zioen txirrindulari ermuarrak Beasaingo proba amaitzean.

Asteburu honetan C2 UCI mailako bi proba jokatuko ditu Hernandezek: azaroaren 30ean, larunbatean, Abadiñon, eta abenduaren 1ean, igandean, Pontevedran.

Txirrindulari ermuarraren inguruko berritasun guztiak Facebookeko bere orrian kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira