Ekintza dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

27.11.19
Hezkuntza

Larunbat honetan, azaroaren 30ean, Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hiriari entzun eraldatzeko lelopean, hezkuntzak hirian duen garrantziaz kontzientzia sortzea eta tokiko gobernuek hezkuntzarekin duten konpromisoa ikusaraztea da jardunaldi horren helburua. Horretarako, Udalak jarduera ezberdinak antolatu ditu ostiralerako eta larunbaterako.

Ermua Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sarearen parte da 2017tik. Elkarte horrek 34 herrialdetako 491 udalerri biltzen ditu, eta bera arduratzen da Nazioarteko Egun hau antolatzeaz.

Azaroaren 19an, Udalak Adierazpen Instituzionala onartu zuen. Dokumentuak gizartearen erronkei erantzuna emateaz hitz egiten du, hezkuntza "hiri-testuinguru jasangarriagoak, inklusiboagoak, kohesionatuagoak eta konprometituagoak sortzeko ezinbesteko aldaketaren palanka gisa" kokatuz.

Jarduera ludikoak ostiralean, hilaren 29an, hasiko dira, 17:30ean Merkatu plazan. Zirkuko jarduerak, antzerkikoak, zure hiria diseinatzeko, mugitzeko eta eraikitzeko guneak, jolas tradizionalak, txapa eta lehen sorospen tailerrak eta ogia egiten ikasteko gune bat ere izango dira. 19:00etan, Herribixi emanaldia hasiko da.

Hilaren 30ean, larunbata, mahai jokoez, estanpazio gune batez, arropak margotzeko jarduerez eta txalapartarekin jolasean gozatzeko aukera izango dute haurrek. 17:30ean hasiko dira jarduerak, eta Bertsol Haritza ipuin kontalari saioarekin amaituko dira.

Ostiralean eta larunbatean egingo diren 15 tailerretan, parte-hartzaileek hainbat arlo eta gaitasun landuko dituzte, hala nola belaunaldien arteko harremanak, parte-hartzea, gorputz-adierazpena, sormen-lana, jolas librea, osasuna, kultura, sormena eta komunitate-bizikidetza.

Jardueren eta Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunaren kartelak ikus ditzakezue lerro hauen azpian.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian