Ermuko Minbiziaren aurkako V. Martxak ia 17.000 euro biltzea lortu du

28.11.19
Gizartea

Ermuko minbiziaren aurkako V. martxak ia hamazazpi mila euroko (zehazki 16.966,43 €) diru-bilketa garbia –gastu desberdinak deskontatu ondoren– lortu du, kopuru hori oso-osorik gaixotasunaren sendatzea bilatzeko ikerketara bideratuko da. Hala jasotzen eta zehazten da AECC elkarteak bidalitako ohar batean. Bertan, herriko boluntarioen elkarteak eskerrak ematen dizkie jardueran parte hartu duten pertsonei eta laguntzaile guztiei ere, "beraien inplikazio eta ekarpenari esker jarduera oso jendetsua izatea lortu dutelako". Herriko elkartearen ustez, "guztion baturak ahalbidetu du jarduera hori arrakastatsua izatea".

AECC-k Ermuan duen elkarteak "elkarlanean jarraitzera eta VI. Minbiziaren aurkako martxa datorren urtean, 2020".

Zein ikerketa proiekturako izango da bildutako dirua

Elkartasun martxa horren helburua minbiziaren gaixotasuna ikertu ahal izateko dirua biltzea da. Aurten, Ermuan bildutako dirua prostatako minbizia ikertzeko bekara bideratuko da, Ana Zubiaga eta Ainhoa Iglesiasen zuzendaritzapean Mohadasse Hamidi Hamidi doktorea garatzen ari den E2F-TK1 ardatza gobernatzen duen gailua minbiziaren terapian jomuga tituludun ikerketara, hain zuzen. Aurten martxa urriaren 20ko igande euritsuan egin zen, eguraldi deserosoak ez zituelarik milaka ermuar kokildu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan