Guatemalako gatazkan emakumeak bizitakoari buruzko zine-foruma eta topaketa
Guatemalako Aura Marina Yoc Cosajay andreak, ''Actores del Cambio'' erakundeko kideak, gure erkidegoa bisitatzen ari da aste honetan, egoera hori aprobetxatuz, Entreamigos-Lagun artean Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) eskutik, Ermura etorriko da bihar Lobiano Kultur Gunean egingo den zine-forumean parte hartzera. Bertan, "Yo soy la voz de la memoria y cuerpo de la memoria" dokumentala proiektatuko da, arratsaldeko 7etatik aurrera. Ikustaldia amaitzean, bertaratutako pertsonek tarte bat izango dute berarekin hitz egiteko eta han gerratea nola bizi izan zuten testigantza entzuteko, bai eta galderak egiteko eta gaiari buruz ditugun zalantzak argitzeko ere.
Guatemalako gatazka armatuan emakumeek jasan dituzten erasoak dokumentatzen aritu da Aura Marina, baita emakumeek egoera eta une hartan eman zituzten erantzunak biltzen ere.
Zine-forumaren datuak:
Yo Soy la Voz de la Memoria y Cuerpo de la Libertad
- Eguna: azaroak 29ko ostirala
- Noiz: Arratseko 7etan
- Non: Ermuko Lobiano Kultur Gunean
Bisitarioarekin zerikusia duten jarduera gehiago izango ditugu, eta larunbatean, kasu honetan, Emakumearen topagunean (Izelaieta kalea), ''Pentsamos'' izeneko topaketa egingo da, lau ordu iraungo dituena. Jarduera honetan "emakumeen biziraupena eta matxinada gatazka armatuan" izango dugu hizpide, eta honako gai hauek jorratuko ditugu: gerraren aztarna emakumeengan. Emakumeak eta neskatoak gatazka armatuetan. Egia, justizia eta erreparazioa gatazka armatuen biktima diren emakumeentzat. Trauma eta emakumeen erresilentzia. Memoria, erronkak eta borroka partekatuak.
Topaketaren datuak:
Supervivencia y Rebelión de las Mujeres en el Conflicto Armado
- Eguna: azaroak 30eko larunbata.
- Noiz: 10:00etatik 14:00etara
- Non: Ermuko Emakumearen Topagunean
Plaza erreserbatu nahi izanez gero, info@lagungt.org helbide elektronikora idatzi behar dugu, edo Ermuko Emakumearen Topsgunera bertara joan.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan