EPBa erakunde publikoei eta gizartearen erronkei lagun diezaiekeen tresna bat

29.11.19
Erakundea

Azaroaren 26tik 28ra bitartean, Medellingo (Kolonbia) Ruta N eraikinean garatutako Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren II. Foro Iberoamerikarra atzo arratsaldean amaitu zen, hitzaldi, mahai-inguru, topaketa eta networking jardunaldiko hiru egun biziri amaiera emanez. Nazioarteko foro horretan 10 herrialdek baino gehiagok parte hartu dute -Ameriketako Estatu Batuak, Peru, Uruguai, Mexiko, Brasil, Kolonbia, Argentina edo Espainia, besteak beste-, eta hiru egun hauetan esperientziak eta ezagutza partekatu dituzte.

Espainiatik partaide izan dira Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa, CDTI, BFareo - Business Factory Aereo, Estatuko portuak, IDOM ingeniaritza, Ezagutza kudeatzeko agentzia galiziarra -ACIS, Babcock International, Gradiant, Kataluniako Osasun Publikoko Kontseilaritza, INECO, Berrikuntzaren agentzia galiziarra -GAIN, Madrilgo udala, Galiziako Irrati eta Telebista- CRTVG, Enpresa lehiakortasuna areagotzeko Institutua, Gaztela-Leonekoa, eta FEMP.

Ermuko alkatea Espainiako udalerri eta probintzien Federazioarekin (FEMPekin) joan da, Juan Carlos Abascalek bi hitzalditan hartu duelarik parte, egitarau ofizialak jasotzen duenaren arabera:

5. joera: Erosketa Publiko Berritzailea tokiko esparrura iritsi da: herritarrengandik hurbilago dauden jokalari berriak.

EPBa egokia izan eta lurralde erakundeei balio erantsi izan diela agerian jartzen duten ekimenak aurkeztu izan dira saio honetan. Ekimen horien bidez, beharrak identifikatzen eta herritarrengandik hurbilago dauden hainbat konponbideak aurkezteko tresnen osagarri eta eraginkor dela agerraraziz. Horretarako eredu praktiko bi aztertu dituzte: lehena Espainiako udalerri eta probintzien Federazioarena (FEMPena) eta Ruta N izenekoa; Medellin hiriko alkatetzak jarraitzen duen politika.

Alkatearen bigarren parte-hartzea ondorengoa izan da;

2. erronka. Nola sortu gaitasunak Erosketa Publiko Berritzailea inplementatzen duten pertsonengan?

Bertan agerian geratu da Iberoamerikan EPB ezartzeko oztopo handienetako bat pertsonek Erosketa Publikoko Berritzaileko proiektuei aurre egiteko duten gaitasuna dela. Horregatik, gaitasun horiek zerbitzari publikoetan garatzea ahalbidetuko duten ekimenak aztertu dituzte.

Foroan Latinoamerikako hainbat herrialdetako 150 pertsonek eman dute izena. FEMP elkartearen ordezkari joandako kideen taldea bihar itzuliko da.

Foroan Latinoamerikako hainbat herrialdetako 150 pertsonek eman dute izena. FEMP elkartearen ordezkari joandako kideen taldea bihar itzuliko da.

Beheko loturen bidez uzten dizkizuegu Ermuko alkateak foro Iberoamerikar horretan esandako hitzak:

Mahai-ingurua: “EPBa toki-eremura iritsi da. Herritarrengandik hurbilago dauden jokalari berriak”

EPBa toki-eremura iritsi da. Herritarrengandik hurbilago dauden jokalari berriak

EPB. Nola sortu gaitasunak Erosketa Publiko Berritzailea inplementatzen duten pertsonengan?

Nola sortu gaitasunak Erosketa Publiko Berritzailea inplementatzen duten pertsonengan?

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua