Kultur aberastasuna zortzimilakoen artean

29.11.19
Ekonomi Sustapena

Raquel Garcia kantabriarrak Nepal, más de 1.000 kilómetros entre montañas dokumentala aurkeztu zuen atzo, osteguna, Izarra Centreko auditorioan. Dozena bat herritar gerturatu ziren hitzaldi-topaketara eta bideoa ikustera; bertan, 85 egunez asiar herrialdera egindako bidaiako irudiak agertzen dira.

Nepaleko ekialdetik mendebaldera 1000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egin du Garciak, herrialde horretako 8 zortzimilakoen itzalean: Kangchenjunga, Makalu, Everest, Lhotse, Cho Oyu, Manaslu, Annapurna eta Dhaulagiri. Kirol erronka moduan hasi zena, bidaia antropologikoa izan zen azkenean, eta Garciak eta bere lan-taldeak antzinako Nepaleko jendearekin bizi ahal izan zuten, euren egoera, kultura eta gizartea ezagutuz. Dokumentalak gai hauei eta beste batzuei buruz hitz egiten den elkarrizketak erakusten ditu.

Dokumentala ikusi ondoren, Raquel Garciak herritarren galderak erantzun zituen, eta, guztiaren gainetik, Nepalen aberastasun kulturala nabarmendu zuen, 100 etnia ezberdin baino gehiago baititu. Bere gogortasunagatik kirol ibilbidea berriro egingo ez duen arren, hilabete batzuk barru Nepalera itzuliko dela berretsi zuen, behar handiena duten pertsonei laguntzeko; batez ere, azpiegitura egokirik ez duten ikastetxeei.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik