Juanita Ibaibarriaga lehiaketak baditu saridunak
Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketak hogeita seigarren edizioa izan du aurtengoan, eta jada baditu irabazle berriak. Lehiaketan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dute, eta ugariak izan dira aurkeztutako lanak.
Abenduaren 3an Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek Ermua Antzokian Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko burutu zuten gala aprobetxatuz, azken edizio honetako saridunen berri eman zen. Honakoak izan dira irabazleak:
- LH 3: Naiara Garcia (Eskolabarri)
- LH 4: Maria Cid (Anaitasuna)
- LH 5: Nora Bautis (San Lorenzo), Udane Fernandez (Eskolabarri) eta Ylene Martin (San Pelayo)
- LH 6: Uxue Gomez (Ongarai) eta Hugo Ortiz de Urbina (Anaitasuna)
- DBH 2: Ane Uranga eta Libe Areitioaurtena (Ermua BHI)
- DBH 3: Maialen Ugena (Ermua BHI)
- DBH 4: Maider Goitandia eta Mikel Orbe (Ermua BHI)
Lehen Hezkuntzako irabazleek 40 euroko saria jaso dute, eta Bigarren Hezkuntzakoek, aldiz, 60 eurokoak.
Aipatutako galaren ostean, arratsaldeko zazpietan Ermuan Bagara Ermuko Euskaltzaleen Sareak deituta kale-ekintza burutu zen Patxi plazan. Bertan, iazko Euskaraldiko bizipenak eta datorren urtean ospatuko den Euskaraldirako desioak jaso ahal izan ziren. Ekitaldia amaitzeko, Errotabarri Ermuko Eskubaloiko taldekideek Kike Amonarrizek idatzitako komunikatua irakurri zuten.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko