Aitor Hernandezek emaitza desberdinak lortu ditu asteburu luzean

09.12.19
Kirolak

Aitor Hernández (Specialized-Ermua Innpulso etxeek babesturiko) txirrindulariak ez du amestutako ez espero zituen emaitzarik izan azken asteburuan, C2 UCI mailako lasterketa bi jokatu baititu, biak Euskadin, helmuga zeharkatzen zortzigarren eta bosgarren postuan amaitu dituelarik probak, hurrenez hurren. Lehenengoa Zuiako Ametzagan (Araba) larunbatean, eta bigarrena Igorren (Bizkaia) atzoko igandean.

Ermuarrak bere emaitza hobetu zuen atzo euskal ziklo-krosaren ''katedralean'' (Igorren) egindako lasterketan, Felipe Ortsek irabazi zuelarik zirkuitu gogor, busti eta lokaztuaren gainean. Sailkapen nagusiak Aitorrek lortutako bosgarren postua jasotzen du. Larunbatean Zuian zirkuitua erabat lehor eta azkar zegoen, baina ermuarrak ez zuen proban bere pedal kolperik onena aurkitu, ezta gustura sentitu ere.

Atzoko proba amaituta Aitor Hernandezek honako adierazpenak egin zituen: "Atzo Ametzagan ez nuen nire egunik onena izan, baina gaur asteburuari buelta ematea lortu dut lasterketa hobe eta positiboago batekin, Igorre bezalako agertoki ezin hobean. Katedralak ez du inoiz hutsik egiten eta gaur jende asko izan dugu animatzen, giro bikainean. Indartsu atera naiz, gero erritmoa doitu egin dut, bukaeran estutu ahal izateko. Horrelako lasterketa batean lehenengo boskotean amaitzea pozgarria da, eta pozik nago, hurrengo asteetarako motibazioa emango didala uste baitut".

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da