'El Hoyo','Pequeñas mentiras para estar juntos', 'Terminator. Destino oscuro' eta 'Maléfica' filmek osatzen dute asteko eskaintza zinematografikoa
Zientzia fikzioa eta fantasiazko zinema izango ditu ardatz asteburuko lau filmetatik hiruk
Ermua Antzokiko zine programazioak aurrera jarraituko, urtearen azken txanpan sarturik gauden honetan. Aste honetan estreinaldiko beste lau filma ikusteko aukera izango dugu. Eskaintza osteguneko zineklubarekin irekiko dugu, arratsaldeko zortzi eta erdietan, Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariaren ‘El Hoyo'' tituluarekin. Aurtengo ekoizpena da, espainiarra, zientzia fikzioaren generoan kokatzen dena eta 94 minutu irauten duena. Etorkizun distopikoa. Ehunka maila dituen zuloa, egunero janariz gainezka zulo zentraleti jaisten den plataforma maila bakoitzeraino. Maila bakoitzean pertsona bi daude. Lurrean zulatutako espetxe horren barrukoak mailaz aldatzen dira ausaz. Goian daudenean salto egiten duten horietakoa zara, edo behean daudenean ausardiarik ez dutenetakoa? Sitgeseko Zinemaldiko Film Onenaren saria jasotakoa.
Asteburuarekin batera iritsiko zaizkigu proposamen komertzialak ikusteko aukera. Horrela, larunbatean, Guillaume Canet zuzendariaren Pequeñas mentiras para estar juntos'' film frantziarraren proiekzioa ikusi ahal izango dugu lehen aldiz, arratsaldeko 7 eta erdietatik aurrera. Drama osagaia duen komedia da, 135 minutu irauten duena. Laburpenak dioenez, larrituta eta depresioaren ertzean, Maxek asteburu luze bat bakarrik pasatzea erabakiko du kostaldeko bere etxean. Baina Eric, Marie, Vincent, Isabelle eta Antoine lagun zaharrek urtebetetzeagatik ezusteko festa prestatzeko asmoa dute. Denbora luzez elkarrengandik bananduta egon ondoren egunean jartzeko aukera bat, eta bide batez, bere adiskidetasunetik zer geratzen den egiaztatzeko. Igandean ere ikusi ahal izango dugu gaueko 10etan eta astelehenean, arratsaldeko 8 eta erdietatik aurrera.
Asteburuko bigarren film komertziala ‘Terminator. Destino oscuro'' titulukoa da, Tim Miller zuzendariarena. Aurten bertan estreinatutako ekoizpen iparramerikarra da, 128 minutu irauten duena. Izenburuan jasotako titulu aitzindariaren jarraipena da, zientzia fikzioan, robotetan eta denboran zeharreko bidaietan sakontzen duena. Sinopsiak jasotzen duenez, Linda Hamiltonek (Sarah Connor) eta Arnold Schwarzeneggerrek (T-800) euren pertsonaia ikonikoak Terminator: destino Oscuro filmean interpretatzen dituztela kontatzen du. Terminator 2: El juicio final zenaren gertaerei jarraipena ematen die. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Disneyren ''Maléfica'' filmarekin amaituko da asteko zine eskaintza; igandean, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sekuela bat da. Fantasiazko abentura berri bat. Urte batzuk geroago, Maléfica maltzurraren eta Aurora printzesaren arteko harremana mantendu egiten da. Adar handiko maitagarri gaiztoaren eta etorkizuneko erregina izango den neska gaztearen arteko lotura konplexuak eboluzionatu egiten du, biek aliantza berriak egiten dituzten bitartean eta aurkari ezberdinei aurre egiten dieten bitartean, euren erresuman bizi diren izaki magikoak babesteaz ahaztu gabe.
Argibide edo xehetasun gehiagorako, ikus Antzokiaren mirkositea.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du