Izen-emateak zabalik Ermua iS TEAM programa zientifikoan parte hartzeko
Jarduerak hilabete amaieran burutuko dira, eta hiritar guztiei eta bereziki 10-16 urte arteko neska-mutilei zuzenduta daude
Ermuko Udalak Ermua iS TEAM programa antolatu du aurten ere, tailer eta esperimentu zientifiko-teknologiko berriak izango dituen ekimen dibertigarria. Bigarren edizio honek, beste behin ere FECYT Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioarekin batera finantzatuak, udalerriko haur eta gazteen artean STEAM gaitasunen (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak) hobekuntzan sakontzen jarraituko du.
Iaz 40 neska-mutilek parte hartu zuten ekimen honetako tailerretan. Ongi pasatu nahi duen oro gerturatu daiteke programako ekintza gehienetara; batez ere, guraso eta senitartekoek euren seme-alabekin jarduera dibertigarriak egiteko aukera izango dute, STEAM gaitasunei lotutako kontzeptu eta gauza berriak ikasten dituzten bitartean.
Izan ere, proiektu honen helburu nagusia zientzia, teknologia, ingeniaritzak, arteak eta matematikak, STEAM gaitasunak deitzen direnak, modu dinamiko eta parte-hartzailean hurbiltzea da hiritar guztiei eta bereziki pertsona gazteei. Horrela, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura areagotzea nahi da, baita dibulgazio eta ikerketa ekimenetan partaidetza aktiboa bultzatzea ere.
Dibertsioz betetako hiru goiz
Ermua iS TEAM programa hiru egunetan zehar garatuko da Martxoak 8 Plazan eta Izarra Centre eraikinean. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira jarduerak, eta eguneroko egitaraua bi bloketan banatuko da: batetik, Martxoak 8 plazako ikuskizun zientifikoak eta Izarra Centreko hitzaldi zientifikoak, hiritar guztientzat zabalik egongo direnak. Parte-hartzea librea eta doakoa izango da, eta 13:15etik 14:00etara izango dira.
Bestetik, ikuskizunak hasi baino lehen, 10 eta 16 urte arteko neska-mutilentzako STEAM gaitasunen inguruko tailerrak egingo dira Izarra Centren. ACIM Zientziaren eta Matematikaren Dibulgaziorako Elkarteko aditu profesionalek dinamizatuko dituzte ekintzak, eta abenduaren 28an amaituko dira Gastropub Sagarra tabernako kideek eskainiko duten katering zientifikoaren eskutik.
Ordubeteko iraupena izango dute jarduerek, eta gehienez ere 40 gaztetxok parte hartu ahalko dute bakoitzean, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, Torreta etxera jo 08:00etatik 14:00etara izen-emate fitxa betetzeko, 943 17 91 51 telefono zenbakira deitu edo pe@udalermua.net helbide elektronikora idatzi daiteke.
Egitarau osoa lotura honetan kontsultatu daiteke.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren