Kaltxango AEK-k 'Lau teilatu' abestiaren bertsioa grabatu eta bidali du EITB maratoira
Euskadin azken asteetan bizitako elkartasun erraldoiaren "olatuari" atxikita, Ermuko Kaltxango AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleek bat egin dute EITBko maratoiaren ekimenarekin, Itoiz taldearen ‘Lau teilatu’ abesti unibertsalaren bertsioa prestatu, grabatu eta bidaliz.
Haurren minbizia izan da aurtengo EiTB Maratoiaren ardatza, gaitz honen inguruan informazioa zabaldu eta ikerketarako dirua biltzeko. Elkartasun kanpaina horren egun nagusia atzokoa -abenduaren 10eko asteartea- izan zen. Jada, milioi eurotik gora bildu da ekimen horretan eta dohaintzak egin ahal izango ditugu ostiralera artean.
Horiek horrela, pasa den asteazkenean, hilak 4, goizeko ikasle eta irakasleek "Lau teilaturen" bertsio bikaina egin zuten Kaltxango AEK euskaltegiko ikus-entzunezko gela berrian. Bertan 30 bat ahots, bi gitarra eta saxo soprano (zuzena) bat Itoizen abesti ospetsua bere egin eta bertsio landua atondu zuten.
Jarraian, ermuarron bideoa uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira