Asteburu solidarioa Ermuko kaleetan

12.12.19
Gizartea

Herriko elkarte eta talde ezberdinek bi jarduera solidario antolatu dituzte asteburu honetarako.

Batetik, Gaztela Leongo Kultur Zentroak eta Ermuko Ibilgailu Klasikoen Kultur Elkarteak bat egin dute arropa, jostailu eta liburuen bilketaren hirugarren edizioa prestatzeko.

Ekimena larunbat honetan, abenduak 14, 09:00etan hasiko da udaletxe inguruan, eta karpa bat kokatuko da arropa, liburuak eta jostailuak jasotzeko. Biltzen den material guztia Kooperari emango zaio.

Gainera, 13:30era arte, auto klasikoen erakusketa egingo da, eta ekitaldiaren ostean, herri bazkaria izango da. Txartelak 10 euroren truke eskuratu daitezke, eta izen-ematea 629 32 94 64 (Raul) eta 605 02 12 13 (Aitor) telefono zenbakietara deituta bete daiteke.

Bestalde, igandean, hilak 15, San Pelayo Ikastetxeak eta Ikasleen Guraso Elkarteak II. Azoka Solidarioa egingo dute, esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde. Merkatu Plazan izango da ekitaldia, 11:00etatik 14:00etara, eta haurrentzako jarduerak izango dira, hala nola marrazki lehiaketa bat, aurpegi pintaketak eta eskulanak. Playmobil figuratxo solidarioak eta eskumuturrekoak ere salduko dituzte.

Azokan biltzen den guztia Espainiako Esklerosi Anizkoitzaren elkarteari emango zaio, gaixotasun hori ikertzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.