Horra, horra, gure Olentzero!
Kaleko argi apaingarriak piztearekin batera, gain-gainean ditugu Gabonak Ermuan. Urtero bezala, Euskal Herriko ikazkinik famatuena, gure Olentzero, etxez etxe igaroko da herritarron artean opariak eta ilusioa banatzeko. Horretarako, ordea, aldez aurretik gutuna idatzi beharko diogu, datorren urterako ditugun desio onak adieraziz.
Urteroko legez, Ermuko Udaleko Euskara Sailak Olentzerori gutunak idazteko lehiaketa jarri du martxan, Udal liburutegiarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan.
Ekimen honen helburua euskararen erabilera bultzatzea eta, denbora eskainiz, gure hizkuntzan Olentzerori gutuna idaztea da. Honek udal liburutegian jasoko ditu gure idatziak, postontzi gisa jarri den bere irudiaren bitartez.
Lehiaketan parte hartzeko, euskarazko gutuna idatzi eta liburutegian entregatu beharko da abenduaren 27a -ostirala- baino lehen. Egun horretan, gutun guztiak adinka sailkatuko dira, eta zozketa bidez, sari ugari banatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Kategoriak eta sariak honakoak izango dira:
- Txiki-txikiak: Lehen Fruitu Baratzea
- 6 urtekoak: Hitzak Irakurtzen
- 7 urtekoak: Kimika 600 o Perfumeen Zientzia
- 8 urtekoak: Uzta Batzera!
- 9 urtekoak: 13+4 Kode Sekretua
- 10 urtekoak: Mosquito
- 11 urtekoak: Catan – Irlaren sekretua ezagutu
- 12 urtekoak: Estutxea
- 13 urtekoak: Monopoly
- 14 urtekoak: Bizkarzorroa
- 15 urtekoak: Puzzlea
- 16 urtekoak: Kaskoak
- 17 urtekoak: Tablet spc – Heaven 10-1
- 18 urtetik gorakoak: Bi pertsonarentzako afaria eta Irten Hizkuntzaren Armairutik liburua
Sari banaketa abenduaren 30ean, astelehena, egingo da, 18:00etan haurren liburutegian.
Ikusi itzazu lehiaketaren oinarriak kartel honetan.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik