Gazteenentzat dibertigarri da berriz ere Forja ohiko plazatxoa

13.12.19
Gizartea

Bizkaia Etorbideko 1,1Bis, 3, 3Bis eta 5 zenbakien artean dagoen espazio edo plazak –"Forja" plazatxoa bezala ezagutzen duguna – haurren jolaserako eta aisialdirako elementuak jarrita ditu berriz ere. 2016. urtean, lurrari lotutako aurreko elementuak kendu egin behar izan ziren, Bilboko administrazioarekiko auzien 1. zenbakiko epaitegiak emandako 89/2015 epaia betez, plaza azpiko garajeetan filtrazioak izan zirelako. Udazken honetan, garaje-erkidegoarekin adostu ondoren eta elementuak burdinazko xafla galbanizatu batzuei finkatzean datzan alternatiba tekniko bat bilatu ostean elementu jostagarri berriak jarri dira berriz ere. Xafla horiek grabitatearen eta zoladuraren pisuaren ondorioz, jokoa egonkorra izatea eta haren erabilera segurua bermatzea lortzen da. Elementuak jarri dira Haurren Aholku Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta.

Udalbatzak eta Haurren Aholku Batzordeko kideek atzo arratsaldean bisitatu zuten gunea eta bertan jarritako plaka bat estalgabetu zuten, non gazteen organoari eskerrak ematen zaizkion. Plakan idatzitakoa ondorengoa da: "Haurren Kontseiluari eskerrak emanez. Umeek ikasteko jolastu ez arren, jolasean ikasten dute”. Bildutako pertsonek mokadutxo bat eta freskagarri batzuk partekatu zituzten. Taldearen buru izan zen Juan Carlos Abascal alkatea, bertan izanik Rosa Mª Cid eta José Manuel López taldekideak, EAJ-PNV taldeko Arritokieta Araiztegi eta Miren Urionagüena zinegotziak eta Julen Domínguez (Elkarrekin Ermua) bozeramailea.

Plazan jarritako jolasak eta elementuak haurren kontseilua osatzen duten haurrek aukeratu dituzte. Bi gunetan banatuta daude: bata 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat (txirristak) izanik eta, bestea, 6 eta 14 urte bitartekoentzat.

Enpresa hornitzailea Urbabil 2000 SL izan da, parkeen mantentze prebentiboak eta zuzentzaileak hilero egiten dituenarena. Forja, Errotabarri, San Lorenzo, Okinzuri eta San Pelaio parkeak berritzeko aurrekontua 227.359,00 eurokoa izan da, BEZa barne. Kopuru hori 2019ko ekitaldiko aurrekontuan jasotako eta hornitutako zenbatekoa izanik, PSE-EE/PSOE eta EAJ-PNV taldeek adostutako akordioaren baitan.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita