Onatiko ziklokrosean Aitor Hernandez garaile izan da

16.12.19
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Innpulso marken babesa duenak) denboraldiko seigarren garaipena lortu du, Oñatiko X. Ziklo-krosa irabazi ondoren, Euskadin jokatzen diren probetatik egutegian jasotako hamabosgarrena.

Ermuarra lasterketa buru jarri zen hasieratik, lehen postu hori utzi gabe helmuga bakarrik gurutzatzeraino, bigarren eta hirugarren sailkatuak, Miguel Sanchez eta Julen Zubero baino bi minutu lehenago.

Specialized etxeak babestutako txirrindulariak honako balorazioa egin zuen proba bukatu ostean: “Espero bezala zirkuitu ederra eduki dugu. Lokatzak ibilbidea gogorrago egin du, oinez egin beharko guneak eta igo beharreko 30 eskailerak are gogorrago eginez. Hasieratik aurrean jarri eta nire erritmoa ezarri du, buelta bakoitzean abiadura igo eta 10-15 segundo laburtzeko. Hankak eta gorputzak erantzun didatenez, pozik amaitu dut. Irabazteak motibazioari beti laguntzen dio eta hurrengo probetarako mesedegarri izango zait, garrantzitsuak izango direlako”.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira