Jubilatuen Etxeko taberna-kafetegiaren zerbitzua lehiaketa irekiz esleitzeko deialdia zabalik

19.12.19
Gizartea

Ermuko jubilatuen Etxeko Taberna-kafetegia zerbitzuko enkantera aurkeztu nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek hilaren 30era arte (egun hori barne) aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak. Aurreko emakidaren indarraldia amaitu ondoren, urrian beste deialdi bati eman zitzaion hasiera, zeina hutsik geratu zen, interesdun edo proposamenik aurkeztu ez zelako.

Hori dela eta, udal honek administrazio-klausula partikularren eta klausula teknikoen baldintza-agiriak berrikusi ditu, erakargarriagoak izan daitezen. Deialdi berria irekita egongo da 15 egunez, abenduaren 13ko ostiraletik 30era bitarteko astelehenera bitartean, aurtengo azken laneguna izango delarik mugaeguna.

Deialdiko agiri guztiak, kontsulta eta eskuragarri dituzue webgune korporatiboko kontratatzailearen profilean eta Euskadiko kontratazio publikoaren plataforman. Zerbitzua 2 urterako eskaintzen da, beste 2 urtez luzatu ahal  izango dena. Kontratuaren gutxieneko zenbatekoa urteko bi mila eurokoa izango da (2.000,00 €/urte), esleipendunak kopuru hori udalari ordaindu beharko dioelarik, emakidaren kanon gisa. Esleipenaren arabera zehazten den zenbatekoa hilero ordaindu beharko da, hilaren 1etik 10era bitartean, udal-diruzaintzak zehazten duen bide erabiliz. Ez da onartuko lizitazio-tasaren azpitik dagoen eskaintzarik.

Deialdian aurkeztu eta parte hartu nahi dutenek abenduaren 30eko 15:00ak arte aurkeztu ahal izango dute beren proposamena, Konbentukua kaleko Abiapuntu bulegoan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan