Gabonetako Haur Parkea zabalik eta dibertitzeko aukeraz beterik urtarrilaren 4ra arte

27.12.19
Kultura eta Gazteria

Gabonetako Haur Parkea zabalik eta dibertsioz eta aisi aukeraz lepo dugu ostegunetik, abenduaren 26an ateak zabaldu dituenetik eta urtarrilaren 4ra bitartean. Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko pistan kokatu da aurten ere parkea, Ermuko Udaleko Kultura Sailak antolatuta Udal Kirol Erakundearen laguntzarekin.

2 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dago ekimena, eta puzgarriak, tailerrak, jolasak, ludoteka, bideojokoak, jumpinga eta ohe elastikoak topatu daitezke bertan, besteak beste. Parkea eremu ezberdinetan banatuta dago, adinaren arabera sailkatuta eta txikienentzat espresuki babestuta. 14 begirale arduratzen dira neskato-mutikoen segurtasuna eta ongizatea bermatzeaz.

Parkea egunero 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik datorren urtarrilaren 4ra arte, ostirala, egun hori barne. Abenduaren 31n goizez soilik irekiko da parkea, eta Urte Berri egunean, aldiz, urtarrilaren 1ean, itxita egongo da.

Sarrerak bi euro balio ditu, aurreko urteetan bezala, eta goiz eta arratsalde, egun osorako balio du.

Gehienezko edukiera: 450 pertsona

Segurtasun arrazoiak direla-eta, ezin izango dira 450 pertsona baino gehiago batera bertaratu, hori baita aurreikusitako gehienezko edukiera norbere babeserako planaren arabera. Haur eta gazteen parte hartzea lehenetsiko denez gero, umeko heldu bakarra besterik ez da onartuko.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude