Hernandezek brontzea lortu du, Lezaman jokatutako Euskadiko txapelketan
Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso) hirugarren izan da Euskadiko Ziklokros Txapelketan, atzo eguerdian Lezaman (Bizkaia)jokatu izan zena, eta Gorka Izagirre errepideko profesionalak irabazi zuena.
Lehen lau itzulietan Izagirreren erritmoari eutsiz ekin zion jardunaldiari ermuarrak, baina lasterketa erdibituta Izagirrek bizkortu egin zuen, bereziki hondar zati batean, eta garaipena lortu zuen bigarren izan zen Xabier Muriasen eta podiuma osatu zuen Aitor Hernandezen aurretik.
Aitor Hernandezen adierazpenak: "Pozik nago emaitzarekin, nahiz eta aurrerago egotea gustatuko litzaidakeen. Lasterketa ona egin dudala uste dut, baina Gorka oso maila onean dago, asteak daramatza erakusten, eta zirkuitua mesedegarria zitzaion, oso lehorra eta azkarra izan delako, aurreikusi bezala. Oraindik egutegiaren aste garrantzitsu batzuk ditugu aurretik, eta dagoeneko datorren asteburuko lasterketan zentratuta nago, urteko lehenengoan, Ormaiztegin ".
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira