San Silvestre lasterketa herrikoiak X. edizioa beteko du

30.12.19
Kirolak

Kirola eginez urteari agur esateko ohitura oso zabaldua dago eta Ermuan ere errotu du. Horrela, herriko Gaztela eta Leongo Zentroko Atletismo Klubak ''San Silbestre'' lasterketa herrikoiaren X. edizioa antolatu du. Abenduaren 31n martxa atsegin hori ospatuko da berriro, urtea amaitu izanari agur esaten jarraitzeko. Ekimenak gure udalaren, Udal Kirol Erakundearen (UKE) eta Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearen (EMOE) laguntza du, baita zerbitzutako hainbat enpresena ere.

Proba 17:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta parte-hartzaileek guztira bi kilometro eta erdi egingo dituzte korrikan, oinez, banaka, taldean… bakoitzak nahi duen moduan. Baldintza bakarra aipatutako orduan plazara gerturatzea da, kirola eginez arratsalde ederra pasatzeko prest eta datorren 2020. urteari ongietorria ematen hasteko. Ibilbideari hasiera emango zaio Zubiaurre, Baldespinako Markesarenetik jarraituz, Goienkale, VI. Mendeurrena kalea, San Pelaio, ZDiputazio, Probaleku eta berriz Zubiaurrera. Bi buelta izango dira, lehena kontrolpekoa eta bigarrena librea.

Jarraian lasterketako kartela eta aurreko edizioko zenbait argazki ikus ditzakezue. Anima zaitezte, eta parte hartu urteko lasterketarik dibertigarrienean!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira