Orientazio, enpresa, lan-eskaintzen kudeaketa eta prestakuntza ikastaroak bilduko ditu Izarra zentroak
Enplegu-zentroa barne, datorren astelehenetik -hilak 13tik- aurrera
Ermuak enplegu-zerbitzu eta -azpiegiturak bilduko ditu Izarrako eraikin zaharrean (Zeharkale, 34. zkan.), modu integral eta bateratuan eskaintzeko. Aldaketa duela aste batzuetatik prestatzen ari dira, eta laster gauzatuko da, datorren astelehenetik -urtarrilak 13tik– hain zuzen ere. Aldaketa behinena ''Izarra'' Prestakuntza eta Enpresa Ekimenetarako Zentroan eskainiko dugun enplegu-zentroaren kokatzea izango da, Aritzmendi pilotalekuaren ondoan, BI-3301 errepidearen ertzean, Kaltxangon eta Bizkaia Etorbidearen 15 zenbakiko Torreta Etxeko etxabeko lokaletan eduki ordez. Kokapen berri horretan bilduko ditugu lan-orientatzailearen eta enpresako teknikariaren aholkularitza-zerbitzuak, bai eta enplegu-eskaintzen kudeaketa eta lanerako prestakuntza-ikastaroak ere. Zerbitzu bateratu horiek egun herritarrei arreta egiteko ordutegia bera mantenduko dute: 8:00etatik 15: 00etara, astelehenetik ostiralera, uztailean eta abuztuan izan ezik, horietan arratsaldeko 14:00etan ixten baitira.
Enplegu-zentroa Izarran egongo da hilaren 13tik, orientazio, enpresa, lan-eskaintza eta ikastaroekin batera
Hainbat hamarkada daramatza Ermuak alor honetan lanean eta enplegura diruak bideratzen, nahiz eta udal eskumenekoa ez izan. Testuinguru horretan, enplegu-zentroak etenik gabe funtzionatzen du 2011tik, Eusko Jaurlaritzako Lanbiderekin batera finantzatuta. Enplegu-zentro honen helburua da pertsonei laguntzea enplegu bat bilatzen edo lehendik dutena hobetzen. Zehazki, espazio fisiko egonkorra da, eta enplegua bilatzeko prozesuan dauden pertsonen eskura jartzen da auto-erabilerako tresnez hornitutako azpiegitura bat, laneratzera bideratutako banakako ekintzak gauzatzeko, helburu hori lortzeko baliabideei buruzko kontsulta egiteko eta eskura dauden tresnak erabiltzen esperientzia duen pertsona kualifikatu batek etengabeko laguntza eta orientazioa ematen duelarik. Era berean, talde-jarduerarako gune programatu bat ere bada, zentroko orientatzaileak artatzen duena.
Ermuko udaleko Enplegu Zentro honetan, nahi edo behar dutenek hainbat izapide egin ditzakete beren kabuz, edo laguntza jaso dezakete izapide horiek egiteko. Izapide horiek nahitaez lotuta egon behar dute enplegua bilatzeko edo hobetzeko ekintzekin. Izapide horien artean ditugu, esaterako, lan-eskaera berritzea edo egunean edukitzea, ikastaroak bilatzea eta eskatzea, enplegu-eskaintzak egitea eta/edo lana bilatzeko zereginarekin lotutako informazioa jasotzea, eta enplegua eskaintzen duten erakunde desberdinen aurrean curriculuma edota hautagaitza bat prestatzea.
Zentroko zerbitzu guztiak doan ditugu erabiltzaileok
Erabiltzaileek bertan eskura ditugu banda zabal ultralasterreko Interneterako konexioa duten 4 ordenagailu, laser inprimagailua, iragarki-ohola, gaikako fondo bibliografiko espezializatua, wifia, testuak nahiz kalkulu-orriak editatzeko, aurkezpenak egin edo ikusi eta/edo formatu trinkoko fitxategiak lantzeko lizentziadun ofimatika-softwarea. Pertsona baten laguntzaz eta orientazioaz batera.
Gainera, hamabostean behin, zentroak 3 orduko informazio- eta prestakuntza-tailerrak antolatu eta eskaintzen ditu, enplegua bilatzearekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruzkoak, hala nola: nola eman izena ABLEetan, lana bilatzeko teknologien zabalkundea, nola antolatu zeregin horretan, autoezagutza, sare sozialak, enplegurako atari espezifikoak, curriculum vitaea, lan-elkarrizketa, profesionaltasun-ziurtagiriak eta abar.
Gure Enplegu Zentroko zerbitzu guztiak doakoak dira. Eta interesa duten pertsona guztiek erabil ditzakegu, langabezian daudenek, bai eta enplegatuek ere. Enplegu-zentroarekin harremanetan jartzeko modua 943179151 telefonora deitzea edo mailto:dl@udalermua.net. postontzira mezu elektroniko bat idaztea da.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du