Erdikokale eta plaza bat egitetik gertuago daude 'Aldapakua' eraikina eraitsi ondoren
Erdikokale eta Orbe kardinal plaza lotzeko proiektua gauzatzetik gertuago dago, atzo ''Aldapakua'' izenarekin ezagutzen den eraikin zaharra bota ondoren. Mallabiko Excavaciones Jon enpresa esleipenduneko beharginek astearte honetan ekin zieten eraiste lanei, eta gaur jarraitzen dute hondakinak ateratzen. Izaelaietatik Goienkalerako pasabidea moztuta dago eskaileretatik, eta obraren perimetroan hesiak eta seinaleak jarrita daude.
Lan horiek proiektuaren bigarren fasea da, abuztuan Aranburu familiak ireki zuenb lehen zapata denda eta estankoa hartzen zituen eraikin zaharra bota ondoren. Hurrengoa frontisaren alboko horman pasabidea irekitzea, orubea integratzea eta urbanizatzea izango da. Bulego Teknikoak astearte honetan azalduko ditu jardueraren gora-behera zehatzak, Gai Orokorren eta Osoko Bilkurak aztertu beharreko gaien Batzordean, bilera horrek Udalbatza ohiko jarduera bueltatzea ekarriko du, gabon jaietako etenaren ostean.
Lan hau indarrean dugun Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean (HAPOn) aurreikusi eta jasota dago. Udalarentzat lehentasunezko xedea da zonaldea urbanizatzea eta hiriaren zati hori berreskuratzea, alde zaharreko hirigunearen bihotzean dagoelako. Hori gauzatzeko eta lurra eskuratzeko udala jabeekin negoziatzen jardun du. Erakundeak urbanizazio proiektua enkargatu zuen, zeina otsailaren 19an egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu zen. Zehetasun guztiak aipatu batzordeko agirien artean dituzue, hasierako onespenaren txostena; proiektua eta egindako aurkezpena daudelarik.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean