XX. mende hasierako Ermuko bitxikeria etnografikoak

09.01.20
Udal Liburutegia

Tokiko historiaren ezagutzan sakontzeko asmoz, gure udal liburutegiak Ermuko XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako datuak, dokumentuak eta berriak bilatu eta biltzen jarraitzen du, hemeroteka zein artxibo historikoetan.

Lan horren barruan, gai bitxiak aurkitzen ditu batzuetan, hala nola, gaur aipatuko duguna eta Ermuan Gerra Zibilaren aurreko garaiko erlijio, gizarte, kultura eta familia ohiturei buruzko galdera-sorta baten erantzunak jasotzen dituen agiria, garai hartako parrokoak, Crispulo Salaberriak, eskainiak. On Jose Migel Barandiaranek jasotako agiria da, bere artxibokoa eta bere Fundazioak gordetzen duena. Eskuz idatzitako fitxak dira, eta unean uneko bizimoduari eta ohiturei buruzko alderdi eta testigantzak jasotzen dituzte.

"Biltzen dituzten askotariko datuen artean deigarria da nola azaltzen duen Ermuko eskoletan ez zela erlijiorik irakasten; gai hori familiaren eremura mugatzen zela... etxean irakasten ziren euskarazko lehen hitz eta esamoldeak kontatzen ditu, eta nola eskolan gaztelaniaz hitz egitera behartzen zen. Aldiz, katekesia eta otoitzak ere gehienbat euskaraz zirela dio. "Eskandalagarri" gisa definitzen ditu igandeetan antolatzen ziren dantzaldiak, eta garai hartan irakurtzen ziren egunkariak, herrian zeuden tabernak, inguruko herrietako jendearekin zegoen harremana edo beste gauza askoren artean zeuden elkarteak zerrendatzen” dituela laburbiltzen du Marifran Iparragirrek, bilketa lanaren arduradunak, zeina 2019ko Enplegu Planaren bidez kontratatua izan zen.

Deskripzio horiek eta agiria horiek adierazi dugun bezala, Euskadiko Artxibo Historikoko On Jose Miguel Barandiaran Funtsaren barruko ohar etnografikoak izeneko epigrafe batean dago, eta ohituren atalera igo da, Tokiko Bildumaren Kultura Ondarearen kategoriaren barruan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean