Gabon Haur parkeak ia 2700 sarrera zenbatu ditu azken edizioan, batez beste hirurehun eguneko
Bi mila sei ehun eta laurogeita hamahiru erabiltzaile (2693) bertaratu dira udal kiroldegian kokatuta izan dugun eta itxi berri den Gabon Haur Parkera. Jarduera bederatzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun pertsonakoa da. Partaide kopurua iazkotik hurbil geratu da, estatistikarekin alderatuta ia pareko izan baita.
Erabiltzaile gehien izan zen eguna, abenduaren 27ko ostirala izan zen, orotara eta goiz nahiz arratseko orduetan 412 sarrera luzatu baitziren. Aldiz, egunik lasaiena eta erabiltzaile gutxien izandakoa, abenduaren 31ko asteartea izan zen, noiz bakarrik goizez irekita 110 pertsona bertaratu ziren. Arratsaldetan erabiltzaile gehiago izan da, goizetan baino.
Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Familiek asko erabiltzen dute seme-alabek oporretan izaten baitira, Gabonak epe berezia izanik, aurten aste erdian suertatu dira jai egun nagusiak. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin. Aurten adin ezberdinentzako puzgarriak, saltoka ibiltzekoak, eskulanen txokoa eta bideo jokoen elektronikoen gunea izan dira.
Jarraian, 2019ari dagokion azken Gabon Haur Parkeko sarrera-datuak adierazten ditugu:
Eguna | Goizez | Arratsaldez |
---|---|---|
Abenduak 26 (osteguna) | 120 | 156 |
Abenduak 27 (ostirala) | 200 | 212 |
Abenduak 28 (larunbata) | 150 | 217 |
Abenduak 29 (igandea) | 120 | 215 |
Abenduak 30 (astelehena) | 202 | 185 |
Abenduak 31 (asteartea) | 110 | - |
Urtarrilak 2 (osteguna) | 100 | 130 |
Urtarrilak 3 (ostirala) | 140 | 160 |
Urtarrilak 4 (larunbata) | 110 | 166 |
Goiz/Arratseko datuak | 1252 | 1441 |
Edizioaren kopurua guztira | 2693 |
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude