Valdespinako markesaren eta parrokoaren arteko gutun-harremanak

17.01.20
Udal Liburutegia

Tokiko historiaren ezagutzan sakontzeko asmoz, gure udal liburutegiak Ermuko XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako datuak, dokumentuak eta berriak bilatu eta biltzen jarraitzen du, hemeroteka zein artxibo historikoetan.

Lan horren barruan, noizbehinka gai bitxi edo azpimarragarriak aurkitzen ditugu, hala nola, gaur dakarguna; herriko parroko edo eliza erretore zen On Teodoro Zuazuak eta Baldespinako Markesak (On Ignacio de Orbe y Vives Cañamás zenak) 1950. urtean elkarri idatzitako eskutitzak, elizan egindako eta oraindik egin beharreko obra batzuen harira.

"Gutun hauen bidez, Markesaren eta elizaren arteko hierarkia-harremana zein zen antzeman dezakegu, bai eta elizan egindako obra edo aldaketei buruz hitz egiterakoan parrokoak Markesari pleitesiaz idazten dioela ere" laburbiltzen du Marifran Iparragirrek, bilketa lanaren arduradunak, zeina 2019ko Enplegu Planaren bidez kontratatua izan zen.

Gutun horiek oso-osorik irakur daitezke, Tokiko Bildumaren barne, Orbe familia eta Santiago Apostoluaren Eliza izeneko atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez