Bizkaia saria jasoko du gaur Arantza Morenok, 2019ko kirolari onenen galan

20.01.20
Kirolak

Arantza Moreno Fernandezek Foru Aldundiaren Bizkaia saria jasoko du gaur, 2019ko xabalina jaurtitzaile onena izateagatik; iaz, bi titulu nazional lortu baitzituen: neguko jaurtiketen txapelduna eta aire zabaleko Espainiako txapelduna. Atleta ermuarra ''El Correo'' egunkariaren galan izango da gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Bilboko BBK aretoan. Bilboko udalak, Aldundiak eta Kutxabank erakundearen BBK Fundazioak babesten duten ekitaldi hori. Ekitaldian diziplina anitz aintzat hartuko eta bertan Bizkaiko kirolari onenak bilduko ditu: estaerako, eskubaloia; txirrindularitza; arrauna, golfa, atletismoa, futbola, pilota edo boxeoa.

Ermuar gaztea atleta betea da, ''promesa'' izatetik errealitate izatera pasa dena, pistako balio zuhurra. Aurrera egiten eta hazten jarraitzen du; eboluzionatzen ari da atletismoko elitearen artean leku propioa lortzeko. Kirolari langile eta saiatua da; arduratsua, emaitzen oinarri lana eta ahalegina direla badakiena. Azken bi baldintza horiek bere DNAn txertatuak ditu; bizi- eta kirol-motxila herrian bete baitu alebin eta infantil mailan atletismo taldearekin korrikan eta hori eskubaloia praktikatzearekin uztartuz jubenil mailaraino. Arantza kirol guztietan nabarmendu da ezaugarri fisiko apartak eta jaiotzez propioak dituen dohaingatik. Horrek, bere kemenarekin eta entregarekin batera, dagoen tokiraino eraman dute; ibilaldi oparoaren hastapenetan egonik.

Arantza Morenok 25 urte beteko ditu aurten, Bartzelona Taldearen atletismo saileko kirolaria da; azken urteetan aurrerapen handia egin duena eta jada hainbat aldiz lortu du nazioartean aritzea. Xabalina jaurtitzen duen bere erregistrorik onena 59,69 metrotan dago, 2018an lortuko zuen marka, horri esker Berlinen ospatu zen Europako Txapelketan lehiatzera eraman zuena. 2019an aipatutako bi tituluak lortu zituen, neguko jaurtiketetako txapela eta Espainiako txapela.

Arantza Morenok Gizarte Laneko gradu bat bukatu zuen 2018an, Deustuko Unibertsitatean, Basque Team-en integratuta eta Fadurako zentroan ostatu hartuta zegoen bitartean. Gaur egun Iruñean bizi da, eta espezializazio masterra egiten ari da. Han entrenatzen du, Idoia Mairiezkurrenaren prestatzailearen gidaritzapean. Arantzak aurrera egiten eta hobetzen jarraitu nahi, 60 metroak gainditu nahi ditu. 2020 hasi berria eklosionatu eta behin betiko nabarmentzeko urtea izan daiteke. Tokioko jokoak zeharka begiratzen dituen amets bat dira, olinpiadara joateak barne dituen zailtasunaren jakitun baita. Dena den, ilusio etereoagoak bete dira, eta, beraz, ez du itxaropena galdu behar. Mugarri bat lortzea ez da ezinezkoa Arantza bezala bide onean dagoenarentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik