Saharako errefuxiatuentzat elikagai bilketa

20.01.20
Gizartea

Ermuko Hagunia Saharar Herriaren Lagunen elkarteak pertsona errefuxiatuen aldeko elikagai bilketa kanpaina antolatu du aurtengoan ere, Ermuko Udalarekin lankidetzan.

Kanpaina hau Sahararen aldeko XVI. Euskal Karabanaren parte da, S.E.A.D.en aldeko Otsailak 27 Euskal Erakundeen Koordinakundeak antolatzen duena. Herri honi laguntzeko eratutako erakunde horrek Piztu itxaropena proiektua bultzatu du; izan ere, 45 urteren ondoren, elikadura-larrialdiko eta larrialdi humanitarioko egoerak jarraitzen du Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan, Aljeriako basamortuan.

Karabana solidarioa otsailean abiatuko da Tindufeko kanpamenduetara, elikagai bilketan jasotakoa behartsuenen artean banatzeko.

Estatu mailan egingo den bilketaren barne, Euskadiri honako produktuak jasotzea egokitu zaio: arroza, olioa, azukrea, lekaleak, pasta, hegaluze latak oliotan, konpresak emakumeentzat eta pixoihalak adineko jendearentzat.

Ermuan, ikastetxeetan otsailaren 7a arte, ostirala, jasoko dira elikagaiak eta higienerako produktuak. Otsailaren 12ra arte, asteazkena, utzi ahalko dira Abiapuntun, Emakumeen Topalekuan (konpresak), supermerkatuetan eta Hagunia elkartearen lokalean (Erdikokalen). Lokalaren ordutegia 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era izango da astean zehar, eta larunbatetan, aldiz, goizez bakarrik egongo da zabalik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu