‘Emaitzekin pozik’ amaiera eman dio denboraldiari Aitor Hernandezek

21.01.20
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso) kirolariak amaitutzat eman du 2019-20 ziklo-kros denboraldia eta aurten “lortutako emaitzekin pozik" agertuz. Udazken-negu honetan jokatu dituen probetatik zazpi irabazi ditu guztira, eta horiei Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Challengeko eta Gabiriako Kopako garaipen orokorrak gehitu behar zaizkie. Aurtengo arantza Pontevedran jokatutako Espainiako Txapelketa izan du, hamaikagarren amaitu zuena, azken urteetako bere sailkapenik ahulena. Bere balorazioan "babesleen eta taldearen laguntza" eskertu du.

Azaroa izan da Aitor Hernandezentzat hilabete emankorrena, bost garaipen izan dituen korrikalari ermuarrarentzat (Legazpi, Colindres, Berriz, Arbulu eta Alalpardo), emaitzek estatuko txirrindulariaren maila berretsiz. Aitor Hernandezek beste bi garaipen gehitu zizkion bere palmaresari abenduan, Oñatin eta Iruñean, euskal egutegiko probatan.

Aurtengo garaipen horiek batuta, ziklokrosaren elite mailan daramatzan urteetan hernandezek 119 garaipen lortu ditu guztira.

“Oro har, denboraldia ona izan da. Uste dut zazpi garaipenetatik aparte, maila gorena izan duten lasterketan emaitza onak lortzea garrantzitsua dela, gazteak gero eta indartsuago datozelako eta garaipenak lortzea gero eta zailagoa delako", dio Aitor Hernandezek. “Pozik nago lortutako emaitzekin, bate zere ''etxeko'' lasterketa askotan lortutako garaipenekin, horiek niretzat eta babesleentzat oso garrantzitsuak direlako. Eta eskerrak eman nahi dizkiet, hain zuzen ere, babesleei eta taldeko kide guztiei, emaitza horiek lortzen laguntzen didatelako beti. Oraindik Aitor Hernandez asko dago aurretik", erantsi du Innpulso Specialized-Ermua taldeko txirrindulariak.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira