Ermuan Castellóko egitealen konposizio figuratiboak ilustratuko ditu Inauteriak

31.01.20
Kultura eta Gazteria

Ermuak badu, jada, 2020ko Inauteriak iragartzeko kartel ofiziala. Udal Kultura sailak deitutako lehiaketa herenegun ebatzi zen eta ezagutarazi berri du saritua izan den proposamena. Lehiaketako lan irabazlea 51 urteko Castellóko Alfonso Gimenez Ventura bizilagunak (Betxi herrikoak) egindakoa da. Autoreak 500 euroko saria jasoko du eta lan garaileak 2020ko inauteriak eta bere jarduerak iragartzeko erabiliko da.

Autoreak diseinaturiko kartelean oilar baten irudi figuratiboa ageri da, animali hori egiteko kolore ezberdinetako beso eta eskuak uztartu eta erabili dituelarik, fondo erabat beltzaren gainean. Irudiaren beheko aldean eta haren euskarri ‘Carnavales de Ermua 2020ko Inauteriak’ lemaren letretan urrezko kolore horixkak erabiliaz.

Aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanen kalitatea positibotzat jo ditu epaimahaiak. 2020ko Inauteriak otsailaren 20tik 25era bitartean ospatuko ditugu, eta obra honek jantziko ditu bai kartelak, baita egun horietarako jarduerak biltzen dituen programa ere.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira