UKEk gogorarazi du asteko sektoreko mobilizazioek eragina izan dezaketela berriz ere zerbitzuetan

03.02.20
Kirolak

Sektorean mobilizazio deia deituta dago otsailaren 4tik 6ra, biak barne

asteartetik ostegunera bitartean, biak barne, kiroldegian, Aritzmendiko instalazioetan eta Betiondon eskaintzen dituen jarduerek eragina, gorabeherak edo etenaldiak izan daitezkeela gogorarazi du Udal Kirol Erakundeak (UKEk) ohar baten bidez, Bizkaiko kirol zelaien eta lokalen sektorean iragarrita dauden mobilizazioen ondorioz. Abisu horren jatorri edo oinarria, otsailaren 4tik 6ra bitarteko egunetarako ELA sindikatuak luzatu duen lanuzte osorako deialdia dago.

Udal erakunde autonomoak iragarpen hau egin du: "ezinezkoa duelako aldez aurrez jakitea zein langilek egin dezakeen bat aipatutako mobilizazioen deialdiarekin, eta absentziek, halakorik izanez gero, eragina izan lezaketelako instalazioen nahiz programatutako jardueren funtzionamenduan lanuzteen ondorioz".

Institutuak ulermena eskatzen digu erabiltzaileoi, eta grebarako eskubidea gauzatzeak sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira