Haurren elikadurari buruzko hitzaldia Lobianon

03.02.20
Gizartea

Ermuko Udaleko Esku-hartze Sozioedukatibo eta Psikosozialeko Zerbitzuak (SISP) haurren elikadurari buruzko hitzaldia antolatu du. Saioa 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago, eta otsailaren 12an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean Lobiano Kultur Gunean.

Urtero gurasoentzat antolatzen diren Competencias Parentales izeneko hitzaldi sortaren baitan antolatutako ekimena da. Horren helburua 0 eta 18 urte arteko haurrak dituzten gurasoei gai ezberdinen inguruko informazioa eskaintzea da. Topaketak adin tarteka antolatzen dira; oraingoan, 0 eta 2 urte arteko haurren gurasoei edota horiekin lan egiten duten profesionalei zuzentzen zaie deialdia.

Lehenengo topaketa honetan, etxeko txikien elikadura ohiturei, elikagaiei, elikadura eta jatordu ohitura egokiei buruz hitz egingo da, eta arlo horretan zailtasunak dituzten familiei gomendioak eskainiko zaizkie.

Saioa ordu eta erdikoa izango da, eta irauten duen bitartean, Antxitxiketan Aisialdi Taldeak haurrentzako doako zaintza zerbitzua eskainiko du.

Hitzaldian parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da hezkuntza zentroetan (izen-emate orriak banatu dira San Lorenzo, San Pelayo, Eskolabarri, Anaitasuna eta Ongarai eskoletako 2 urteko geletan), Haurreskolan edo Colourful haurtzaindegian. Gainera, informazio eta izen-emate txokoa prestatu da anbulatorioan, pediatria zerbitzuan. Azkenik, WhatsApp bidez ere apuntatu daiteke, 688 854 510 telefono zenbakira idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du