Kontzientziazioa, lazoak eta informazioa Minbiziaren aurkako Mundu egunetan

04.02.20
Gizartea

Minbiziaren Aurkako Munduko eguna da. Hori dela eta, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC-lk) gaixotasunak eragin handia duela gizarteari adierazten saiatuko da gaur, "Deitu minbizia; istorioak hitzaren atzean" izenburupeko jardueraren baitan. Sare sozialen eta komunikabideen bidez, pazienteen, senideen, profesionalen eta abarren testigantza pertsonalak zabalduko ditu, eta, era horretan, minbiziari aurre egiteko dauden sentsibilitate eta modu ugari erakutsiko ditu, gaixotasunaren errealitate soziala normalizatzeaz batera.

Horrekin bat, Ermuko boluntarioen elkarteak hainbat ekintza gauzatuko ditu gaur gure udalerrian. Paparrean jartzeko lokarri berdeak banatuko ditu, gizarteari gogorarazteko gaur, otsailak 4, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela. Gainera, jakinaraziko du Bizkaiko AECCren Bilboko probintzia-egoitza Poza Lizentziatuaren kaleko 14 – 1. solairura aldatu berri dela. Informazio hori jasota agertuko da otsailaren 4an Ermuko 70 denda eta 75 ostalaritza-establezimendutan banatuko diren materialetan (eskuoihalak, kartelak eta biniloak), paparreko lazo berdeekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan